Sorting by

×

Goiener Elkartearen pribatutasun politika eta datu pertsonalen babesa

1. Tratamenduaren erantzulea

Asociación para la promoción de un nuevo modelo energético (apoyo a Goiener), aurrerantzean «Goiener Elkartea» edo «Elkartea».

I.F.Z.: G75133488.
Helbidea: Mallutz 18.
Herria: 20240 Ordizia (Gipuzkoa).
Telefono zenbakia: 943 088 444.
Helbide elektronikoa: datuenordezkaria@goiener.com.

2. Indarrean dagoen legeria

Goiener Elkarteak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena («RGPD»).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa («LOPDGDD»).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Goiener Elkartearen webgune ofiziala www.goienerelkartea.org da.

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Goiener Elkartearen webgune ofizialari, erabili daitezkeen web edo mugikorren aplikazioei eta Goiener Elkartearen sare sozialetako kanal ofizialei «webgunea» deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Helburuak eta legitimaziorako oinarri juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Goiener Elkartearen webgune, plataforma edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko, formulario, gure pribatuen bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak edo emandakoak, Goiener Elkartearen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Goiener Elkartearen webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. Egungo energia-eredua aldatzeko ekintzak egitea. Energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko sentsibilizazio- eta prestakuntza-lanak egitea. Elkarteak kudeatutako ekintzetan parte hartzen duten elkartekideen eta boluntarioen datuak kudeatzea.

    Legitimazio-oinarri nagusia: elkartearen jarduera aurrera eramateko datuen tratamenduaren beharra («kontratu-harremana» RGPD 6.1.b art.)
  1. Goiener Elkartearen eta pertsona interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea, bai eta eskaerei erantzutea ere.

    Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
  1. Goiener Elkarteak kudeatutako jarduerei buruz eta elkarteak parte hartzen duen jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgunea, plataforma eta sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; interesdunen irudiaren tratamendua; Goiener Elkarteakin zerikusia duen jarduerekin eta elkarteari lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea.

    Legitimazio-oinarri nagusia: Goiener Elkartearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

5. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabilitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Epe horren ondoren, ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.

6. Sekretu eginbeharra

Goiener Elkartea erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie hirugarrenei beste ezertarako utziko, berariaz eta idatziz eskatzen ez baduzu behintzat. Arau orokor moduan, elkartearen jardueretan zehar jasotako eta/edo tratatutako datu pertsonalak Goiener Elkarteak ez ditu hirugarrenekin trukatu eta transferituko. Hala ere, gerta daiteke datu jakin batzuk hirugarrenei jakinaraztea beharrezkoa izatea zuk eskatutako zerbitzuak kudeatzeko (adibidez, Goiener Taldeko kide diren beste enpresei edo jardueraren faseren batean esku har dezaketen elkartekideei edota zuzeneko kolaboratzaileei datuak jakinaraztea). Kasu horietan, Goiener Elkarteak hirugarren horiei datuak jakinarazi eta/edo transferitu ahal izango dizkie, eta hirugarren horiek, nolanahi ere, Goiener Elkarteak ezartzen dituen konfidentzialtasun-betebehar berberak bete beharko dituzte kontratu bidez, eta, nolanahi ere, datu pertsonalen babesari buruzko araudia bete beharko dute.

Goiener Elkarteko datuen tratamendu sistema erabiltzen duten pertsona guztiei berariaz jakinarazi zaie sekretu eginbeharra mantendu egin behar dutela.

7. Datu pertsonalak biltzea

Goiener Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat formulario erabiltzeko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa, bazkidetza eskatzeko, e.a.), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Goiener Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) bidaltzen edo txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Goiener Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Goiener Elkarteak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidaltzen bada, aplikazioak edota gune pribatuak erabiltzen badira edo Goiener Elkarteak eskainitako edozein zerbitzua erabiltzen bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

8. Adin-txikikoen datuak

Goiener Elkartearen jarduerak ez daude adin-txikikoei zuzenduta bereziki. Nola nahi ere, jardueraren bat adin-txikikoei zuzenduta baldin badago, Goiener Elkarteak adin-txikikoaren guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

Goiener Elkarteak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.

Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago, baita Datuak Babesteko Agentzia Espainiarrean ere.

9. Erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, datuenordezkaria@goiener.com helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den «baja eman» edo «uennsuscribe» mekanismoa erabiliz.

10. Sarbide gakoen erabilera

Eremu pribatuetara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Goiener Elkarteari bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.

Goiener Elkarteak eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, Goiener Elkartearekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.

11. Curriculumak

Goiener Elkarteak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, zure datuak elkartearen tratamendu sisteman gordeko dira. Zure datuak Goiener Taldeak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Goienerrek hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

12. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake (esate baterako, Facebook, Twitter edo YouTube). Goiener Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Goiener Elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Goiener Elkartearen menpe.

13. Segurtasun neurriak

Goiener Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Goiener Elkartearen erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

14. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Goiener Elkarteari webguneari, eremu pribatuei, sarbide-gakoei edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna arriskuan jartzen duen beste edozein egoerari buruzko edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko 943 088 444 telefono zenbakia edo datuenordezkaria@goiener.com helbide elektronikoa erabili ditzake.

15. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Goiener Elkarteari, helbide honetara: Mallutz 18, 20240 Ordizia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 088 444 edo, bestela, datuenordezkaria@goiener.com helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten (NAN, AIZ, edo antzekoa) kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa.

16. Indarraldia eta aldaketak

Goiener Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Goiener Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Goiener Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

17. Jurisdikzioa

Goiener Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Goiener Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Gipuzkoako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Goiener Elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.